Ohiko udalbatzarra ostegunean

Ohi bezala, urriaren 28an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan.

Urriko azken ostegunarekin batera, bueltan dator hileroko udalbatzarra, oraingoan ere denetariko gaiekin. Urte berrirako taxi tarifak bozkatuko dituzte, aurtengo aurrekontuen garapen maila zertan den azalduko dute. Usurbilgo Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia ere ahotan hartuko dute udal ordezkariek. Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko elkarlana sustatzeko lankidetza hitzarmenaz ere jardungo dira.

"Añarbeko Behe Kanalaren Alternatiba"ko lanak burutzeko eskaera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari" gai honen bueltako mozioa ere bozkatzekoak dira, Usurbilgo Udaletik helarazi duten gai-zerrendaren arabera:

OHIKO UDALBATZARRA
Eguna: urriak 28, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1-2021/06/24ko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko irailaren 27tik urriaren 22ra (2021/828-2021/919).
3-2021eko aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
4-Usurbilgo Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia (2021-2025).
5-Ertzaintza eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzeko EAEko Administrazio Orokorraren eta Usurbilgo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.
6-2022. urterako Usurbilgo herri barruko taxien tarifa berriak onartzea.
7-Mozioa: "Añarbeko Behe Kanalaren Alternatiba"ko lanak burutzeko eskaera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari.
8-Galderak eta eskaerak.