Emakumeen Etxea ireki aurreko antolaketa lanak martxan jartzeko bilera, azaroaren 3an

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 26a, 15:53

Emakumeen Etxea sortzeko parte hartze prozesuan adostutako kontuak egiteko lanketa abiatuko du udalak. Horretarako, bilera egingo du udalak, azaroaren 3an, 18:00etan, Artzabalen. 

2020ko udazkenean Emakumeen Etxea zein Kalezarko udal-ekipamendua sortzeko parte-hartze prozesua egin zuen udalak auzoan, Elhuyarrekin elkarlanean, eta 2021eko martxoan aurkeztu zituzten emaitzak, publikoki.