NOAUA! FEST BERTSOAK

"Beste hogeitabost urte osatu itzazu neurriz, eta orduan kantura etorriko gera berriz"

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 26a, 17:44

Inaxio Usarraldek, Kerman Errekondok eta Iñaki Agirresarobek bertso batzuk idatzi zituzten NOAUA!ren 25. urteurren jaialdirako. Frontoiko oholtza gainera igotzeko unea iritsi zenean, Inaxio eta Kerman bakarrik animatu ziren. Manex Torrealdaik eman zien doinua. Larunbat arratsaldean kantatu zituzten bertsoak idatzita ekarri nahi izan ditugu. 

1.

Mila bederatziehun ta

laurogeita hamaseian

lehenengoz azaldu zinen

gure etxeko buzoian.

Informazio guztia

nahiz ez den batek nahi duna

Bat horrek aurki lezake

sarritan zerbait txukuna.

Hogeitabost urteotan

etxez etxe zabiltza zu

Sukalderaino sartuaz

pizturikan hamaika su (bis)

Zu gabe ezin dut bizi

maitemindurik naukazu.

 

2.

Herrian sortutakoa

herriarentzat sortua

Iturriak ematen du

Ez daukagu agortua

Informazioarena

Naiz ez inporta gehiena

Edonork beti zerbait du

Interesgarria dena

Hogeitabost urteotan

etxez etxe zabiltza zu

Sukalderaino sartuaz

pizturikan hamaika su (bis)

Zu gabe ezin dut bizi

maitemindurik naukazu.

 

3.

Pittinka bihurtu zinen

kazetarien eskola

ofizioan trebatuz

hargina harrian nola...

Iragarkiak lortzen ta

bulegoko lan andana

Postetxe zahar haretan

Ikusi zen auzolana.

Hogeitabost urteotan

etxez etxe zabiltza zu

Sukalderaino sartuaz

piztu duzu hamaika su (bis)

Zu gabe ezin dut bizi

maitemindurik naukazu.

 

4.

Argazkitik argazkira

herriaren lekukoa

Guztion oroimenean

benetan dago gakoa.

Argi dezagun kalea

ilundu gabe jendea,

norberaren argazkia

izan dadin hor gordea.

Hogeitabost urteotan

etxez etxe zabiltza zu

Sukalderaino sartuaz

pizturikan hamaika su (bis)

Zu gabe ezin dut bizi

maitemindurik naukazu.

 

 

5.

Euskara indartu nahian

Sortu zen aldizkaria

Herritar askori esker

Gertatu zen miraria

Sinesten genuelako

Atera zinen kalera

Geroztikan abenturak

Etenik gabe aurrera

Segi ezazu horrela

Noaua joan-da-etorriz

Beste hogeitabost urte

osatu itzazu neurriz (bis)

eta orduan kantura

etorriko gera berriz.