Datozen ikastaroekin gai anitzetan trebatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 27a, 09:11

Ikastaro eskaintza zabala iragarri da hurrengo asteotarako. Txalaparta, sendabelar, sagasti nahiz hitanoaren ezagutzan sakontzeko aukera izango da, herri eragile ezberdinek antolaturiko trebakuntza saioetan.

Alkartasuna
"Sagarrondotik Sagardora" ikastaro zikloko saio berri bat ere iragarri du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak. "Etorkizuneko sagastiaren diseinua" hizpide izango duen ikastaroa hain zuzen. Ostiral honetarako, urriaren 29rako iragarri du, 15:30-18:30 artean Potxoenean. Aitor Etxeandiak gidatuko du. "Biltzeko makinaria, barietateak, mentu-oinak, sagastien formatoak" hartuko dituzte ahotan, besteak beste. Saio honetarako aurrez eta bideotatik eman dezakezue izena: 943 361 114/alkartasuna@usurbil.com

Txalaparta eskola
Usurbilen Txalaparta Eskola izango du berriz, azarotik aurrera. Udalerri hau musika instrumentu bat baino askoz gehiago, herri honen ikur denare ezagutza, trebakuntza eta erabilera bultzatzeko egitasmoa lantzen ari da Jexux Artze Kultur Elkartea Zumarte Musika Eskolarekin eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean. 

Herritar orori zabalik izango da eskola; ez da derrigorrezkoa izango, aldez aurreko ezagutzarik izatea. Sergio Lamuedra izango da irakaslea. Saioak Zumarte Musika Eskolan eskainiko dira. Herrian eragin nahi duen eskola gisa sortu dute. Txalapartari eskainitako garai batean zegoen bilgunea berreskuratu nahi dute. Momentuz, txalaparta ikastaroak iragarri dituzte azarotik aurrera. Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko aukera zabaldu dute egitasmo honen sustatzaileek. Komunikazio bideok zabaldu dituzte: txalapartairakasle@gmail.com / 695 716 878. Azaroan hasi asmo dituzte saioak.

Hitanoa
Udalak Euskara Aholku Taldearekin batera hitano ikastaroa antolatu du aurten ere azarorako. Azaroaren 2an hasi eta 30ean bukatuko da. Astearteetan, 18:15-20:00 bitarte Potxoenean aukera izango dute herritarrek hika behar bezala erabiltzeko Etumeta Euskaltegiko Rosa Zubeldiaren laguntzarekin. Parte hartu nahi dutenek, kultura@usurbil.eus helbidera mezu bat bidali beharko dute edo 943 371999 telefono zenbakira deitu.

Santueneara datozenak
Auzo elkarteak ere hainbat trebakuntza saio iragarri ditu. Batetik, sendabelarren ezagutzari buruzko tailerra Leire Lazkanorekin, azaroaren 5ean eta 12an, 17:30-19:30 artean, Santuenea 12an, auzo elkartearen egoitzan. Bi saioen prezioak 10 eurokoak izango dira. Izen emateko deitu telefono zenbakiotako batera: 670 027 731/615 715 991. Bestetik, gabonetako gozogintza tailerra antolatu dute azaroaren 19 eta 26rako, 17:00-19:00 artean, Santuenea 12ko auzo elkartearen egoitzan. Bide batez, gogoan izan, azaroaren 13an, musikaz giroturiko trebetasun jolasak eskubaloi zelaira aterako dituzte azaroaren 13an, 16:00-19:30 artean. Eta musika ere kalera aterako dute Dj Mendiren eskutik.

Ziortza
Gazte elkarteak abian du ikasturte berria. Lehen saioak iragan ostiralerako iragarri zituzten. Parte hartzeko ordea, aurrez izen ematea ezinbestekoa izango da. Inskripzioak ziortzage@gmail.com helbidera helarazi beharko dira. Helbide horretara idatzita izen-emate orria jaso ahalko da. Bestela, Ziortzak sare sozialetan dituen orrialdeetatik ere eskuratu ahalko da aipatu orria. Esteka honetan hain zuzen: Ziortza, izen ematea

Ostiraletan:

19:00-20:00 DBH 1/DBH2
20:30-21:30 DBH 3/DBH 4.
Oharra: DBH 1 eta DBH 3ko saioak, urriaren 22tik aurrera; DBH 2 eta DBH 4ko saioak urriaren 29tik aurrera.
Tokia: Potxoenea.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

"Psikologia positiboa eguneroko bizitzan"
Ikastaro hau antolatu du Gure Pakea Elkarteak. Azaroaren 9an 17:30etan ekimen honi buruzko informazio hitzaldia eskainiko du Maria Eugenia Arregi psikologoak Artzabalen. "Ikastaroaren helburua gure eguneroko bizitza modu errazean bideratzen ikastea da (kontzeptu teoriko-praktikoak), arnasa hobeto hartzea eta erlaxatzea, sendotasun fisiko eta moral handiagoa izateko". Ikastaroa, "bizimodu orekatua nahi duten pertsona guztiei zuzendua egongo da". Saioak astean behin eta ordubetekoak izango dira. 

KzGunea
Goizez ari dira zabaltzen urrian; 9:00-13:00 artean. Azaroaren 2tik aurrera (hilaren 1a jai eguna izango baita), arratsaldez irekiko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Hemen iragarri dituzten ikastaroak:
-Azaroak 29: 16:00-18:00 "Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak".
-Azaroak 29: 18:00-20:00 "BakQ ziurtagiria".
Informazio gehiagorako: 
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net