"Udazkena liburutegian"

Zuzeneko irudi eta hitzen sorkuntza saioa, "Irudipuinak" emanaldian

Noaua Aldizkaria 2021eko urriaren 28a

Ixabel Agirresarobe eta Mattinen eskutik, ipuin kontaketa saio ederraz gozatu dute gaztetxoenek Sutegin.

"Udazkena liburutegian" ziklo betean dira Sutegin. Asteazkenero hitzordu bat iragarri dute asteotarako. Atzokoan "Irudipuinak" emanaldia antolatua zuten, izatez udaberrian eskaintzekoak zirenak baina bertan behera utzi behar izan zutena. Ixabel Agirresarobe eta Mattin dira egitasmo honetako parte hartzaileak. Agirresarobek ipuin kontaketan aritzen da eta bitarte horretan, usurbildarraren hitzei irudiak sortzen aritzen da Mattin.

Asteazken honetako saioan bezala; gaztetxoenek ederki pasa zuten. Atzoko saioaren ondotik, datozen asteotan segida emango diote "Udazkena Liburutegian" zikloari.


Hitzordu gehiago azaroan
"Udazkena Liburutegian" zikloak segida izango du azaroan. Hilaren 3an 19:00etan Ibon Martin idazlea gonbidatu dute kultur-etxera, bere eleberriei buruzko solasaldia eskaintzera. Hilaren 17an bestalde, "Iker Karrera, bidea ipar" liburu aurkezpena, Karrerarekin eta liburuaren idazle Unai Ugartemendiarekin. Tartean, azaroaren 10ean, "Kolorez jantzita" ipuin musikatua iragarri dute, 3-7 urte artekoentzat. Gaztetxoentzako beste hitzordu bat baita, azaroaren 24an; "MagiaZ: magia eta zientzia uztartuz" saioa Marsel magoarekin. Kultur ziklo betean dira Sutegi udal liburutegikoak.


"Udazkena Liburutegian"
Azaroak 3, asteazkena
19:00 Solasaldia Ibon Martin idazlearekin bere eleberriez Sutegin.
Oharra: ekitaldia elebitan ospatuko da.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 10, asteazkena
18:00 "Kolorez jantzita" ipuin musikatua Sutegin.
Nori zuzendua: 3-7 urte artekoei.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.