Lau urtero lau urterako hautatu behar izaten dira bake epaile titularra eta ordezkoa. 2021-25 tarterako hautaketa prozesua abiatzea onartu du udalbatzak aho batez, ostegun honetako osoko bilkuran. Udal gobernu taldetik zehaztu zutenez, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, hautagaitzak aurkezteko hilabeteko tartea zabalduko da.
Ezinbestekoa izango da espainiar estatuko nazionalitatea edota adinez nagusia izatea. Bizilekua, curriculuma eta euskararen ezagutza kontuan hartuko dituzte. “Eskaerak udaletxe honetako erregistroan edota Administrazio Jardunbidea arautzen duen Legediak xedaturiko eran aurkeztu beharko dira”.