Bazen gogoa, iazko etenaldiaren ostean. Azokarako egarria bazen. Azkenekoz halako irudiak duela bi urte ikusi genituen. Eta giro ederra nagusitu da berriz. Berriz bai baina ezberdin. Covid19-ak eragindako osasun krisialdiak bereizi ditu eta azkeneko 2019ko edizioa eta aurtengoa, tartean dago iazko etenaldia.
Eta berriz bueltan 2021. urte honetan, pandemiak iaz ospatzea eragotzitako 25. edizio borobilarekin. Denetariko postuak; jatekoak, janztekoak, apaingarriak... Osteratxoa egin nahiz erosketetarako aukera bikaina zen gaurkoan frontoian.
Herriak eskuzabalik hartu du azoka pilotalekuko magalean. Goizetik etenik gabekoak izan dira herritarren joan etorriak. Artisau eta zaletuen topagune ederrean bilakatu da gaurkoan. Artisauek euren ogibide eta ekoizpena plazaratzeko ezin hitzordu egokiagoa, herritarrentzat berriz plazan elkartzen hastekoa.