Azaroak 1

Bisitariak tantaka hilerrira

Noaua Aldizkaria 2021eko azaroaren 1a

Hildakoak oroitu dituzte beste behin, azaroaren lehen egun honetan.

Hilerriak ohi baino bizitza handiagoa izan ohi du urte garai honetan. Eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Ez da jendetzarik pilatu hilerrian, baina tantaka hainbat bisitari izan ditu hilerriak azken orduotan. Osasun krisialdi betean ginen iaz; denak ordu eta egun berean ez joateko aholkua zabaldu zuten, joatekotan talde txikietan.

Aurten ere giro lasaia zen hilerrian, hildakoak oroitu eta omentzeko egun honetan. Kandelak, lore sortak eta bisitak, nork bere erara joan direnei gorazarre egiteko.