"Udazkena liburutegian"

Ibon Martinen eleberriez solasaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 3a, 07:15

Ibon Martin iaz Sutegin.

"Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan, Ibon Martinekin solasaldia iragarri dute asteazken honetarako, Sutegi udal liburutegitik. Zikloak jarraipena izango du hilabete osoan zehar.

Hasi berri dugun hilabete honetan segida izango du "Udazkena Liburutegian" zikloak. Asteazkenero emanaldi bana iragarri dute kultur-etxean. Hasteko, Ibon Martin idazlearen bisita.

"Udazkena Liburutegian"

Azaroak 3, asteazkena
19:00 Solasaldia Ibon Martin idazlearekin bere eleberriez Sutegin.
Oharra: ekitaldia elebitan ospatuko da.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 10, asteazkena
18:00 "Kolorez jantzita" ipuin musikatua Sutegin.
Nori zuzendua: 3-7 urte artekoei.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.