Bere eleberriek irakurzaletasun nabarmena piztu izan dute. Ibon Martin idazlea Sutegin izan da asteazken honetan. Duela urtebete gaztetxoenei zuzendutako saioa eskaini zuen. Oraingoan, helduentzakoa. Hasi berri dugun hilabete honetan segida izango du "Udazkena Liburutegian" zikloak. Asteazkenero emanaldi bana iragarri dute kultur-etxean.
"Udazkena Liburutegian"
Azaroak 10, asteazkena
18:00 "Kolorez jantzita" ipuin musikatua Sutegin.
Nori zuzendua: 3-7 urte artekoei.
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.