N-634 errepidea zabalik berriz

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 5a, 14:12

N-634 errepidea itxi dute Txikierditik Errekalde bitarte horretan, eguerdian izan den istripu batengatik. Zabalik da berriz.

Kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da ostiral eguerdi honetan N-634 errepidean, Txikierdi inguruan. Ezbeharrak errepidea guztiz itxi beharra eragin du, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak berri eman duenez. Usurbildik Donostia alderako noranzkoan, trafikoa Lasarte-Oria aldera desbideratzen aritu dira. Antza 19 urteko gazte bat zauritu da ezbeharrean, bere autoak eta kamioiak talka egin dutenean.