"Udazkena liburutegian"

"Kolorez jantzita" ipuin musikatua asteazkenean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 8a, 08:53

Azaroan segida izango duen "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan,  "Kolorez jantzita" ipuin musikatua asteazken honetan Sutegin.

Emanaldia 3-7 urte artekoei zuzendua egongo da. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "5 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta etorri behar dute". Asteazkenero emanaldi bana iragarri dute kultur-etxean hilabete osorako. 

"Udazkena Liburutegian"

Azaroak 10, asteazkena
18:00 "Kolorez jantzita" ipuin musikatua Sutegin.
Nori zuzendua: 3-7 urte artekoei.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.