Kultur azterketaren aurkezpena
Eremu honi begirako azterlan bat landu du herritar talde batek azken urtean, Usurbilgo eragile eta sortzaile ezberdinena, "euren egoera nolakoa den ikusteko eta iritsi da emaitzak denoi erakusteko garaia". Azaroaren 13an 11:30etan Mikel Laboa plazan aurkeztuko dute. Kultur alorreko erronkak "hausnartzeko eta erabakitzeko unea da" haien esanetan. "Kulturgile, kulturzale eta antolatzaile berriak sortu ditzagun denon artean, kultura bizi eta aberatsa duen herrian bizitzen jarraitzeko".
"Noain 1521": jardunaldi eguna
Nafartarrak taldeak egunotarako antolaturiko zikloa azaroaren 13an borobilduko du ekintzokin:
10:00 Eneko Del Castillo: "Nafarroako atlas historikoa" liburuaren aurkezpena. 1000 urteetan gure lurraldeak egin duen bilakaera.
11:00 Idoia Arrieta: "1200: konkista eta haustura".
12:00 – 14:00 Mahai-ingurua: Iñigo Larramendi (Nabarralde), Mikel Erauskin (Orreaga iritzi-taldea), Andoni Olariaga (Iratzar fundazioa) eta Ianko Ganboa (Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako Aldundiko juntakidea). Moderatzailea: Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea).
Bazkari musikatua Patrin
14:00etan hasita, Ainara Ortega eta Iñaki Salvadorrekin bazkari musikatua azaroaren 13an Patri jatetxean. Txartelak bertan eskura daitezke 40 eurotan.
Kafe Tertuliakoen ekintzak
Bertso-bazkaria eta triki-poteoa iragarri ditu Kafe Tertuliak azaroaren 13rako:
14:00 Usurbilgo nesken* saretze bertso-bazkaria: Uxue Alkorta, Libe Goenaga, Lierni Rekondo eta Maddi Aiestaran. Gai jartzailea: Olatz Zuazubiskar.
Sarrera: 12 eurotan, Aitzagan eta Txirristran eskuragarri.
18:30 Triki-poteoa: Ostolaza ahizpak.
Antolatzailea: Kafe Tertulia, Usurbilgo neska* gazteen taldea.
Trebetasun jolasak eta musika Santuenean
Arratsalde pasa dibertigarria azaroaren 13an Santuenean:
16:30-18:30 Trebetasun jolasak musikaz lagundurik.
18:00-20:00 DjGorkaMendik zuzenean haur eta gaztetxoentzako musika jarriko du.
Tokia: Santueneako eskubaloi plaza eta inguruetan.
Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
"Futbolistok II" Aginagan
Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa saio berria antolatu du Antxomolantxa Elkarteak azaroaren 13an 20:00etan, Aginagako Eliza Zaharrean. Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahalko dira Arraten. "Azkenekoz 2013an izan zen Aginagan eta nonbait ez zigun guztia kontatu. Oraingoan trapu zahar guztiak kontatuko dizkigu. Animatu zaitezte arratsalde bikain bat pasatzera Eliza Zahar berrituan!".
NOAUA!ren Kulturaldia
Eneritz Furyak eta Maite Larbururen kontzertua antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak Kulturaldi barruan, azaroaren 13rako, 22:00etan Sutegin. Eneritz Furyakek Danena bere azken lana aurkeztuko digu. Maite Larburuk, kRaK bere bakarkako bigarren diskoa. Sarrerak aurrez salgai 10 eurotan usurbilkultura.eus plataforman edo NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Bazkideek 8 eurotan, NOAUA!-ren egoitzan.
Pentsio duinen aldeko manifestazioa
Ez da Usurbilerako deialdia, bana usurbildarren eskutik jasotakoa bai. Pentsio duinen aldeko manifestazioa deitu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 13an. Donostiakoa 12:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Kirol eskaintza
Kultur eskaintza zabalarekin batera, herriko kirol taldeen partidak izango dira larunbatean:
Futbola Haranen
10:15 Infantil F-8 neskak: Udarregi Usurbil FT “B”-Goierri Gorri FK “D”
11:30 Infantilen 1. Maila: Udarregi Usurbil FT “A”-Ostadar SKT “B”
15:30 Gizonezkoen gorengoen maila: Usurbil FT-Getariako Keta FT
17:45 Erregionalen 1. Maila: Usurbil FT-Atotxa River FC
Eskubaloia Kiroldegian
17:30 Senior mutilak, Euskal Liga: Usurbil-Galdakao "A"