Fatxada egokituko dute, energetikoki eraginkorragoa izan dadin, eta goiko solairua itxi eta taldeka lan egiteko espazioa sortuko dute, fatxadatik kendutako materiala berrerabiliz. Lanek iraun artean, mugak izango ditu zerbitzuak. Liburuen mailegua bermatuta egongo da, baina ez ikasteko giroa. Horregatik, udalak erabaki du Potxoeneako sotoa gordetzea, liburutegiko ordutegi berean, ikasteko lekua behar duten erabiltzaileentzako.