"Udazkena liburutegian"

Kolorez jantzi dute Sutegi, ipuin musikatuaren saioarekin

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 11a, 08:33

"Kolorez jantzita" ipuin musikatuen saio arrakastatsua eskaini zuten asteazkenean Sutegin.

Emanaldia 3-7 urte artekoei zuzendua zegoen. Sutegi bete zuen saioak. Azaroan zehar, asteazkenero emanaldi bana iragarri dute kultur-etxean Sutegi udal liburutegiak, "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan.

"Udazkena Liburutegian"

Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.