Sagardo plaza gune lasaia da eta hori mantentzea bermatu nahi du Udalak. Esku hartzea arina izango da; dagoena aprobetxatuz, elementu berriak gehituko dituzte. Hala nola, mahaiak eta eserlekuak gehituko dituzte, egonean egoteko leku atsegina izan dadin.
Azken aldian herrigunean egindako beste zenbait esku hartzeren filosofiari jarraitzen dio Sagardo plazakoak ere. Kale Nagusian egindakoak dira azkenak: Olanoenea plaza eta 10. zenbakiko pasabidearen berritzea, besteak beste, Irantzu Lekueren mural baten bidez. Guztien helburua da oinezkoak igarotzeko eta egoteko leku atseginak sortuz tokiko merkataritza indartzea. Udalak era horretako hainbat esku hartze egin ditu: Mikel Laboa plazara iristeko oinezko pasabideak hobetu ditu Zubiaurrenea-Errekatxikitik eta Artzabal-Olarriondotik; Mikel Laboa plaza oinezkoentzako egokitu du, eta handik Kale Nagusira iristen diren Irazu, Etxebeste eta Hirutasun kaleak eraberritu dituzte.