Euskal lurraldetasuna eta historia hizpide Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 12a, 11:23

Euskal Herriaren historia eta lurraldetasuna aztertu zituzten atzo hainbat herritarrek Sutegiko erakusketa aretoan. Patxi Zabaleta abokatu  eta euskaltzaindiako kideak izan zen hizlaria, eta hainbat mendetatik hona gure lurraldean izandako lurraldetasuna aztertu zuen.

Hainbat nazio eta estatu berriren irakurketatik, Euskal Herrikora pasatu zen hizlaria. Gure herriaren historian izandako sinbolo eta momentu historiko nagusiak azaleratu zituen: Amaiur, Orrega, Peñalen… Nafarroak emandako argibidetik euskal historia berraztertu zuten dozenaka lagunek.