Lagunekin, familiakoekin edo ingurukoekin hika hutsean (noka zein toka) elkarrizketa bat grabatu beharko dute partehartzaileek eta Tik Token edo Instagramen jarri beharko dute. Elkarrizketa pasarte umoretsu bat, egunerokotasunari lotutako pasarte edo asmatutakoa ere izan liteke. Horretarako, Tik Tok-en eta Instagramen ohikoak diren bideo-formatuak erabili beharko dituzte: esketxak, koreografiak, bideoak… musikaz, efektuez, trantsizioez eta bakoitzak nahi dituen baliabideez baliatuz.
Kontuan hartu beharko da bideoak 30 eta 60 segundu bitartekoa izan beharko duela, eta partehartzaileek banaka ere parte har dezaketela, gehienez ere 5eko taldeak osatuta. Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak.
Bideoa Tik Tok plataformatik bertatik eta Instagrametik partekatu beharko dira, HIKARATU erabiltzailea aipatuz (@hikaratu_lehiaketa) eta #HikaratuLehiaketa traola erabiliz. Era berean, WeTransfer bidez ere helarazi ahalko dira bideoak, elkartea@noaua.eus helbidera eta beharrezko datuak jarrita: Tik Tok edo Instagram plataformako erabiltzailea eta harremanetarako email bat. Gogoan izan, nahi bestetan parte hartu ahal izango duela pertsona bakoitzak.
HIKARATU: TIK TOK ETA INSTAGRAM LEHIAKETAREN OINARRIAK
1- Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea Usurbilgo Euskara Taldearekin elkarlanean
2- Gaia: HIKARATU, beldurrik gabe! Noka edo toka elkarrizketa bat erakutsi, Tik Tok-eko edo Instagrameko bideo baten bidez.
3- Helburuak:
-
Euskararekiko eta bereziki Hika (Noka eta Toka) aritzeko kontzientzia piztea.
-
Usurbilgo gazteen sormena eta talentua estimulatzea
-
Talde-lana sustatzea ikus-entzunezkoen arloko teknologia-bitarteko sinpleak
erabilita.
4- Hartzaileak: Lehiaketa 14 eta 20 adin arteko gazteak, bakarka nahiz taldean har daiteke parte.
5- Egin beharrekoa: Lagunekin, familiakoekin edo ingurukoekin HIKA (Noka edo Toka) elkarrizketa bat, Tik Tok edo Instagram plataformako bideo baten bidez jaso beharko da. Elkarrizketa pasarte umoretsu bat, egunerokotasunari lotutako pasarte edo asmatutakoa ere izan liteke. Horretarako, Tik Tok-en eta Instagramen ohikoak diren bideo-formatuak erabili beharko dituzte (esketxak, koreografiak, bideoak etab.), musikaz, efektuez, trantsizioez eta bakoitzak nahi dituen baliabideez baliatuz.
6-Nola parte hartu: Bideoa Tik Tok plataformatik bertatik eta Instagrametik partekatu beharko dira, HIKARATU erabiltzailea aipatuz (@hikaratu_lehiaketa) eta #HikaratuLehiaketa traola erabiliz.
Era berean, WeTransfer bidez ere helarazi ahalko dira bideoak, elkartea@noaua.eus helbidera bidalita eta beharrezko datuak jarrita (Tik Tok edo Instagram plataformako erabiltzailea eta harremanetarako email bat).
7-Irabazlea: Jasotako lan guztien artean zozketa egingo da irabazlea nor den jakiteko eta abenduak 2an emango da berri Noaua!ko webgunean eta sare sozialetan.
8- Saria: HURBILAGOKO dendetan erosketak egiteko 100 euroko BI opari-txartel zozketatuko ditugu partaide guztien artean.
9-Baldintzak:
-
Gaia: HIKARATU, beldurrik gabe! Noka edo toka elkarrizketa.
-
Partaideak HIKA (Toka edo/eta Noka)hutsean aritu beharko dira aurkeztutako
bieoan.
-
Gutxienez 30 eta gehienez ere 60 segundoko bideoak.
-
Bakarka (beti ere elkarrizketa bat irudikatzen bada) nahiz taldeka hartu ahalko
da parte. Gehienez 5 pertsonako taldeak onartuko dira.
-
Lanak aurkezteko modua: Tik Tok edo Instagram bidez aipamena eginez
(@hikaratu_lehiaketa) eta traola erabiliz (#HikaratuLehiaketa).
-
Partaideak behin baino gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute.
-
Epea: bideoa grabatu eta bidaltzeko azken eguna 2021/12/01 izango da.
-
Ez dira onartuko eduki iraingarriak biltzen dituzten lanak: giza eskubideen
urraketa, bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu faltak.
10- Parte-hartzaileek antolatzaileen erabakiak onartzeko eta betetzeko konpromisoa hartuko dute.