Kirol kontuak, "Udazkena Liburutegian" zikloaren baitan. Asteazkeneroko saioen baitan, oraingoan, "Iker Karrera. Bide ipar" liburuaren inguruko solasaldia antolatu dute azaroaren 17an, 19:00etan Sutegiko auditorioan. Iker Karrera eta Unai Ugartemendia egileak gonbidatu ditu antolakuntzak ekitaldira.
"Iker Karrera garai guztietako mendi lasterkari onenetarikoa izan da. Biografia honetan, elkarrizketa formatuan, Unai Ugartemendia kazetariak bere ibilbide kirol eta pertsonal osoa, bere arrakasta eta porrotak, bere hastapenak eta mundu profesionaletik erretiroa errepasatzen ditu. Kirol hutsaren mugak gainditu dituen korrikalariaren istorio bizia eta zintzoa" da Sutegira asteazken honetan dakartena.
"Udazkena Liburutegian"
Azaroak 17, asteazkena
19:00 "Bidea ipar" liburuaz solasaldia, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiarekin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Azaroak 24, asteazkena
18:00 "MagiaZ: Magia eta Zientzia uztartuz, Marsel margoarekin" emanaldia Sutegin.
Izen ematea: usurbilkultura.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.