Tasa gehiago, ordaintzeko borondatezko epean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 16a, 08:16

Bide publikoa okupatzeagatiko eta emakida administratiboaren tasak ordaintzeko borondatezko epean dira; baita, gogoan izan, 2021eko hirugarren hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen tasak ere.

Usurbilgo Udalak astearte honetako (azaroak 16) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkian ikus daitekeenez, bi udal tasen 2021eko errolda jendaurrean jartzea erabaki eta ordaintzeko borondatezko epea zabaltzea erabaki du. Esteka hauetan:
Bide publikoa okupatzeagatik dagokion tasa
Emakida administratiboaren tasa

Ura, estolderia eta hondakinen tasa
Usurbilgo Udalak asteazken honetako (azaroak 10), Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emandako iragarkian berri eman duenez, "2021eko hirugarren hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen errolda onetsi da", eta onartu ostean, "informazio publikora jarri da".

Iragarki honen arabera, "errolda kontuhartzailetzan dago jarrita". Hilabeteko epea izango dute interesdunek aztertzeko. "Aldi berean, herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren azaroaren 2tik abenduaren 15era bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan". Xehetasun gehiago hemen: azaroaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 

2021eko ordenantza fiskalen egutegia hasieraz onartu zuen udalbatzak iazko azaroa amaierako osoko bilkuran. Aurtengoan berezitasun nabarmen bat izaten ari da; bizi dugun ezohiko testuingurua dela eta, ordenantza fiskaletan ez da igoerarik aplikatu.