Militante modura baita, profesionalki soziolinguista modura ere hamaika lan egindakoa da. NOAUA! K.E. bezalako euskara elkarteei buruz, tesi bat argitaratua du, "30 urte mihigintzan. Euskara elkartea euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017" liburuan.
Tesi horri buruzko hainbat zehaztasun interesgarri eskaini zituen Sutegiko solasaldian. "Oso tokiko fenomeno" gisa definitzen ditu aztertu dituen 26 euskara elkarteak. Toki mailan sortu, garatu eta eboluzionatu dutenak, oso ekintzaileak, baina aurrera begirako hamaika erronkekin. Oraindik orain lortzeke duten komunitate trinkotzea helburu dutela. Garapen osoa "lortu duten elkarteak oso gutxi izan dira".
Bide horretan, hainbat erronka marraztu zituen; hizkuntza biziberritzeko esperientziak ezagutzea, esperientzia komunitarioak kontuan hartzea, baita jatorrizko herrien egiteko moduak, feminismoa eta ekologismoa ere.
Era berean, tokiko izaerari eutsita, hiztuna erdian jarri eta aliatu berriak bilatu beharra nabarmendu zuen.
NOAUA!-ren Kulturaldiko lehen asteburua igaro da. Bigarrena ate joka dugu. Hemen prestatu dizuegun eskaintzaren berri.
NOAUA! K.E.-ren KULTURALDIA
Azaroak 19, ostirala
22:00 Ruper Ordorikaren kontzertua Sutegin.
Zehaztasunak: "Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du bere diska berria, aurre-estreinaldi bezala. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: ArkaitzMiner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) HasierOleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak). Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu...Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz. Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak...".
Prezioa: sarrerak agortuak.
Informazio gehiago eta sarrerak: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.
Azaroak 20, larunbata
19:00 Tio Teronen semeak: "Festamentua" Mikel Laboa plazan. Euria bada frontoian.
Zehaztasunak: "Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldean eta bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea".
Prezioa: doan.
Informazio gehiago: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.
Azaroak 21, igandea
19:00 Don Inorrez kontzertuan Sutegin.
Zehaztasunak: "Imanol Ubedaren bakarkako proiektua da Don Inorrez. Bide Ertzean taldearen ibilbidea etetearekin batera jarri zuen martxan, eta 2018an lehen diskoa plazaratu zuen, Mugiro bila, Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatua. Zuzenean hiru musikari hauek laguntzen diote: Karlos Aranzegi (bateria), Lutxo Neira (baxua) eta Ruben Caballero (gitarra). Emanaldi honetan beraien bigaren lana aurkeztuko digute, “Esku hutsik”.
Prezioa: 10 euro, bazkideek 8 eurotan.
Informazio gehiago eta sarrerak: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.