Bereziki gazteen artean herrian bizitzeaz gain, herrian erosteak duen garrantziaz kontzientziatu nahi zuen Hurbilagok ekimen honen bidez. Adi egoteko gonbita luzatu digute aipatu bilgunetik; eskaintzak, produktuak… iragarriko dituzte bideotatik:
Twitter: @gertuago
Facebook: @gertuagousurbil
Instagram: @gertuago
Webgunea: gertuago.eus
Herri bizitzaren alde
Saritua ere pozik zen. “Lagun batzuk etikatu zizkidaten argazkiak eta herriko zerbait zela ikusita parte hartzea erabaki nuen”, adierazi dio Bengoetxeak NOAUA!ri. Lagungarria iruditzen zaio ekimena, “gogorarazten dizu herriak zure laguntza behar duela, herrian kontsumitu behar duzula eta hori oso garrantzitsua dela herria bizirik mantentzeko”.
Azokarako "puntuak"
Herrian bizitzeaz gain, erosteak abantaila ugari eskaintzen ditu. Horietako bat, Hurbilagok azaroaren 28ko antolatu duen Udazkeneko Azokara begirakoa. Hurbilago elkarteko saltokietan erosketak egitearen truke, puntuak jasoko ditu bezeroak. 10 puntu batuz gero, haurren eremurako sarrera doan izango du azoka egunean. Bestetik, hilaren 28an herriko merkatarien postuetan 20 eurotik gorako erosketaren bat eginez gero, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 5 euroko bonoa eskuratuko du.