Kulturaldia

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrera batzuk salgai

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 11:34

Ruper Ordorika eta Don Inorrezen kontzertuek eta Tio Teronen semeen dantza emanaldiak borobilduko dute NOAUA! K.E.-ren 25. urtemugako Kulturaldia. Asteburu honetan izango da. Adi, Ruperren emanaldirako sarrerarik gabe bazaude deitu NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara, 943 360 321 telefono zenbakira edo egoitzara etorri; sarrera gutxi batzuk salgai ditugu. 

Gogoan izan, Ruper Ordorika albiste izan da egunotan, lan berria plazaratu duelako. Kuban girotutako abestiak batu ditu Amour eta toujour (Elkar) izenburua daraman diskoan.  Bira berriko lehen emanaldia Usurbilen eskainiko du. Ostiral honetan, gaueko 22:00etan, Sutegiko auditorioan. Ez da antzekoa egiten duen lehen aldia. 2016. urtean, Guria ostatua (Elkar) diskoa plazaratu zuen eta Usurbilen eman zuen estreinako kontzertua.

Ostiraleko kontzerturako sarrera gutxi batzuk salgai ditugu oraindik. Deitu 943 360 321 telefono zenbakira edo NOAUA! K.E.-ren egoitzara etorri.

NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia 


Azaroak 19, ostirala
22:00 Ruper Ordorikaren kontzertua Sutegin.
Zehaztasunak: "Ruper Ordorikak zuzenean aurkeztuko du bere diska berria, aurre-estreinaldi bezala. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: ArkaitzMiner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira ( Baxua) HasierOleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak). Ezin da Ruper Ordorika laburrean definitu...Bere kantuetan sakontasunari eustea lortzen du halako edertasun bitxia erdietsiz, hitzen hautaketa eta soinu bilaketa etengabearen ondorioz. Hor ditugu bere kantu iraunkorrak estilo itxietatik at heltzen zaizkigunak...".
Prezioa: sarrerak agortuak.
Informazio gehiago eta sarrerak: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.



Azaroak 20, larunbata
19:00 Tio Teronen semeak: "Festamentua" Mikel Laboa plazan. Euria bada frontoian.
Zehaztasunak: "Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldean eta bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea".
Prezioa: doan.
Informazio gehiago: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.



Azaroak 21, igandea
19:00 Don Inorrez kontzertuan Sutegin. 
Zehaztasunak: "Imanol Ubedaren bakarkako proiektua da Don Inorrez. Bide Ertzean taldearen ibilbidea etetearekin batera jarri zuen martxan, eta 2018an lehen diskoa plazaratu zuen, Mugiro bila, Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatua. Zuzenean hiru musikari hauek laguntzen diote: Karlos Aranzegi (bateria), Lutxo Neira (baxua) eta Ruben Caballero (gitarra). Emanaldi honetan beraien bigaren lana aurkeztuko digute, “Esku hutsik”.
Prezioa: 10 euro, bazkideek 8 eurotan.
Informazio gehiago eta sarrerak: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.