Sariak eta beherapenak, NOAUA! K.E.-ren bazkide izanda

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 10:21

NOAUA! K.E.-ren bazkide izanda nahiz asteotan bazkidetza tramitatzen dutenek sari bat baino gehiago eskuratzeko aukera izango dute. Edota Kulturaldiko sarreretan beherapenak.

NOAUA! Kultur Elkarteko bazkide izateak urtean behin 40 euroko ekarpena egitea suposatzen du, baina trukean abantaila eskaintza zabala jasotzeko aukera baita. Errenta aitorpenean hobaria, kultur elkartean hitza eta erabakia hartzeko gaitasuna, ekitaldietarako sarrerak merkeago eskuratzeko aukera edota baita hainbat sari irabaztekoa ere. 25. urtemugako Kulturaldi betean garen honetan, hitzorduetarako txartelak diru ekarpen txikiagoaren truke eskura ditzakete bazkideek NOAUA! K.E.-ren egoitzan bertan.

Egiten ari garen zozketetan gainera, sarrerak doan ere eskura daitezke. Aurreko asteburuko ekitaldietarako esaterako, bina sarrera zozketatu genituen; bai Eneritz Furyak eta Maite Larbururen kontzerturako, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen "Luze edo motz" binakako bakarrizketa saiorako edota Zutani Teatroren "Bete ingoiau" antzezlanerako. Ondoko argazkiotan dituzue sarituak. 

Kulturaldiaren bigarren eta azken asteburura begira ere beste bina sarrera zozketatuko ditugu Don Inorrezen kontzerturako baita Ruper Ordorikaren disko berriaren estreinako emanaldirako ere.

Eta opari gehiago ere baditu kultur elkarte honek. Amaitutzat eman berri duen "Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpaina arrakastatsuko Errigoraren lau otar zozketatuko ditugu azaroaren 22an. Bestalde, abendura bitarte bazkide egiten direnen artean, Usurbilgo dendetan xahutzeko 150 euroko erosketa bonoa zozketatuko dugu. 

Bazkidetza NOAUA! K.E.-ren egoitzan tramitatu dezakezue. Bestela bideotatik ere bai: 943 360 321 / elkartea@noaua.eus

NOAUA! K.E.-ren BAZKIDE SARITUAK
Maider Makazaga: "Luze edo motz" binakako bakarrizketa saiorako bi sarrera


Mikel Errasti: "Bete ingoiau" antzezlanerako bi sarrera

Maite Irazusta: Eneritz Furyak eta Maite Larbururen kontzerturako bi sarrera