Maria Jesus Etxeberriaren erakusketa Sutegiko erakusketa aretoan

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 17:42

Maria Jesus Etxeberria herritarrak erakusketa jarri du Sutegiko erakusketa aretoan bere argazkiak, marrazkiak eta eskulanak erakusteko. Argazki erakusketak jarri izan ditu Etxeberriak gehiagotan ere, baina oraingoan, paisaiei argazkiak ateratzeaz gain, marrazkiak (akuarelak, errotulagailuak…) eta eskulanak (gantxiloz eginiko diru-zorroak) ere jarri ditu erakusgai. Aste honetan zehar erakusketaz gozatzeko aukera izango da.