Sare sozialen bidez zabaldu duten bideo labur batean, Usurbilgo Aztarrika gazte asanbladak jakinarazi duenez, azaroaren 26 eta 27rako antolatua zuten Gazte Eguna atzeratzera erabaki dute. Horren ordez mobilizatzera deitu dute.
Bideo bidez jakinarazi dutenez, "asteburu honen helburua gazteak bildu eta borrokan jarraitzeko ilusioa berpiztea zen". Aldiz, "osasun egoera okerrera doala ikusita asteburua atzeratzea erabaki dugu". Gazte Egunik beraz ez da ospatuko azaroko azken asteburuan. Baina Aztarrikatik ohartarazi dutenez, "gazteen egoera kezkagarria salatzeko mobilizazioak deituko ditugu eta parte hartzera animatzen zaituztegu".
AZTARRIKA GAZTE ASANBLADAREN OHARRA
Aupa gazte!
Aztarrikatarrak azaroaren 26an eta 27an Gazte Eguna antolatzen ibili gara buru belarri. Asteburu honen helburua gazteak bildu eta borrokan jarraitzeko ilusioa berpiztea zen. Egitaraua prest genuen baina osasun egoera okerrera doala ikusita asteburua atzeratzea erabaki dugu. Halere asteburu horretan gazteen egoera kezkagarria salatzeko mobilizazioak deituko ditugu eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Gora Usurbilgo gazteria!