Kulturaldia

Tio Teronen Semeak eta Don Inorrez, kultur zikloa borobiltzeko

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 19a, 10:29

Ruper Ordorikaren emanaldi bikoitzaren ondotik, eta NOAUA! K.E.-ren Kulturaldia borobiltzeko, Tio Teronen Semeak eta Don Inorrez larunbat eta igandean hurrenez hurren. Ruperren kontzerturako sarrerak agortu dira. Tio Teronen Semeen emanaldirako sarrera doakoa izango da. Don Inorrezen kontzerturako txartelak salgai dituzue oraindik.

NOAUA! K.E.-ren KULTURALDIA


Azaroak 20, larunbata
19:00 Tio Teronen semeak: "Festamentua" Mikel Laboa plazan. Euria bada frontoian.
Zehaztasunak: "Hainbat jatorritako dantzariak bildu dira taldean eta bi gauza dituzte komunean: dantzatzeko pasioa eta umore paregabea. Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea".
Prezioa: doan.
Informazio gehiago: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.



Azaroak 21, igandea
19:00 Don Inorrez kontzertuan Sutegin. 
Zehaztasunak: "Imanol Ubedaren bakarkako proiektua da Don Inorrez. Bide Ertzean taldearen ibilbidea etetearekin batera jarri zuen martxan, eta 2018an lehen diskoa plazaratu zuen, Mugiro bila, Paco Loco ekoizlearen estudioan grabatua. Zuzenean hiru musikari hauek laguntzen diote: Karlos Aranzegi (bateria), Lutxo Neira (baxua) eta Ruben Caballero (gitarra). Emanaldi honetan beraien bigaren lana aurkeztuko digute, “Esku hutsik”.
Prezioa: 10 euro, bazkideek 8 eurotan.
Informazio gehiago eta sarrerak: NOAUA! K.E.-ren egoitzan edo usurbilkultura.eus atarian.

Antolatzailea: NOAUA! K.E.