Zumarte Musika Eskolakoek astearterako aurreikusitako kontzertua bertan behera

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 19a, 19:15

Zumarte Musika Eskolak bertan behera utzi du astearterako Sutegin aurreikusita zeukaten kontzertua. Covid-ak azken aldian herrian izandako eraginak bultzatu ditu erabaki hori hartzera: inzidentzia tasaren gorakada, ikasle konfinatuak, baldintza berriak... Arriskuak ekidin nahi dituzte.

Printzipioz, osteguneko kalejirarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Aire librean izango denez, neurriak behar bezala betetzeko aukera izango dutela uste dute, eta beraz, osteguneko kalejira mantendu egingo dute.