Eguberri hauetan haurrek jostailuak izan ditzaten Urbil eta Gurutze Gorria elkarlanean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 21a, 11:48

Gabonetan haur guztiek jostailuak izateko aukerarik izango ez dutela ikusita, Urbilek eskuragarri jarriko ditu jostailuak egoera ahulean dauden familietako haurrentzat. Kanpainak Urbil merkataritza-gunean izango du bilketa-puntua, eta Gurutze Gorria arduratuko da jostailuak zaurgarrienen artean banatzeaz.

Ekimen honen helburua Eguberri hauetan Gipuzkoako familia behartsuetako haurrei

jostailu bat ematea da, zaurgarritasun sozial eta ekonomikoa izateko arriskuan baitaude, eta ondorioz, ezin dituzte jostailuak eta jolasak erosi. ‘’Jostailu hezitzailea’’ proiektua, ‘’bere eskubideak jokoan’’ lelopean kanpainaren helburua jostailu berriak biltzea da: ez belikoak eta ez sexistak. Hezkuntzan eragin eta balioak transmititzeko tresna egokiak emate da helburua. 

 

Urbilek eta Gurutze Gorriak jostailuak biltzeko gune bat jarri dute martxan 2021eko azaroaren 20tik 2022ko urtarrilaren 5era bitartean, Eroski hipermerkatuko kutxen parean. Behin kanpaina amaituta, Gurutze Gorria arduratuko da jostailuak banatzeaz; Gipuzkoako 1.809 umerengana iristea espero dute.

 

Urbilen egiten den ekintza berri honek indartu egiten du desberdintasunak murrizteko eta kalitatezko hezkuntza emateko konpromisoa, NBEren Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan (GIH) oinarritutako Jatorria jasangarritasun-proiektuan.