2022rako udal aurrekontuen hasierako onarpena, osteguneko udalbatzarrera

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 22a, 10:17

Hileroko osoko ohiko bilkura ostegunean, azaroaren 25ean 18:00etan udalbatza aretoan gai anitzen bueltan. Zerrenda helarazi berri du Usurbilgo Udalak.

Hamar puntuko gai-zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek, hilero moduan, azaroko azken ostegunerako, hilaren 25erako deitua duten udalbatzarrean arratsaldeko 18:00etan. Tartean hiru mozio eta adierazpen bat bozkatuko dituzte, guztiak pil-pilean diren gaien ingurukoak; Azaroaren 25ari edota Euskararen Egunari lotutakoak. Baita "migrazioari buruzko itun soziala" eta "Interes Publikoko Goreneko Proiektuen erregulazio berria" hizpide duena.

Hiru egun barrurako deitua dagoen osoko bilkurako erabaki garrantzitsuena zalantzarik gabe ordea, 2022rako udal aurrekontuen hasierako onarpena izango da. Udal gobernu taldeak landu eta oposizioko talde politikoekin nahiz herritar eta eragileekin partekatu eta haien ekarpenez hornitu duen proposamena da bozkatuko dutena hilaren 25ean.

OHIKO UDALBATZARRA
Eguna: azaroak 25, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzaileak: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda: 
1-Aurreko bilkuretako aktak:
1.1.-2021/07/20ko bilkurako akta.
1.2.-2021/09/07ko bilkurako akta.
1.3.-2021/09/30eko bilkurako akta.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko urriaren 25etik azaroaren 19ra (2021/920-2021/987).
3-2022ko Udal Aurrekontu proiektua hasieraz onartzea.
4-2022ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea.
5-2022ko Lanpostuen Zerrenda onartzea.
6-Mozioa: Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
7-Mozioa: migrazioari buruzko itun soziala.
8-Mozioa: Interes Publiko Goreneko Proiektuen erregulazio berria.
9-Adierazpena: 2021eko Euskararen Nazioarteko Eguna.
10- Galdera eta eskaerak.