Koronabirusa

Aisialdi eremuan covid19 ziurtagiria eskatzearen aurka agertu da EAEko Auzitegi Nagusia

Orain arte bezala, ez da halako agiri baten beharrik izango Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aisialdi guneetara sartzeko. Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi zuen neurriaren aurka agertu da EAEko Auzitegi Nagusia.

Azkenean ez. Covid19 ziurtagiririk ez digute eskatuko eta ez dugu erakutsi beharko EAE-n behintzat. Eusko Jaurlaritzak iragan astean, aisialdi eremuan, gaueko establezimenduetan nahiz 50 pertsonako edukieratik gorako ostalaritza guneetan covid19 ziurtagiria eskatzea derrigortzearen aldekoa zen Eusko Jaurlaritza. Auzitegiei kontsulta egitekotan geratu zen, iragan asteazkenerako dekretu berria iragarri zutenean.

Auzitegietatik jaso duten erantzuna ezezkoa izan da. Fiskaltzak aldeko jarrera agertu badu ere, epaileak aurka agertu dira. Pasaporte edo agiri hau izatea ez da beharrezkoa izango beraz, aipatu aisialdi guneotara sartzeko. 

Ipar Euskal Herrian esaterako bai, indarrean dute neurri hau. Euskal Herritik at hainbat lurraldeetan ere bai. Behar duenak bide honetatik deskarga dezake, esteka honetan klikatuta: covid19 ziurtagiria