Kulturgileen elkargunea eraikitzeko lehen urratsak

Usurbilgo kulturgileen elkargunea eraikitzen hasteko prozesua iragarri berri dute, eta horri bide emateko, lehen bilera praktikoa egin dute gaur goizean. Hogei bat pertsona elkartu dira Udarregi Ikastolako erdiko aretoan lehen hausnarketak egin, eta prozesuaren bidean lehen urratsak emateko.

Euskara eta kulturaren loturari buruzko hausnarketa egin dute gaur. Euskal Herria gai nagusitzat hartuta, euskarak kulturan duen garrantzia eta kulturak euskaran duena aztertu dituzte. Lehenik eta behin, modu teorikoago batean, gai aurkeztu dute dinamizatzaileek eta ondoren, taldeka jarrita hausnarketa egin dute euskalduna zer den definitzeko. Euskara eta kulturaren arteko hausnarketa izan da.  Behin taldeka ideia batzuk zehaztuta, gainontzekoekin partekatu dituzte ideiak, eta ondorio orokorrak atera dituzte.