Bazen kezka, igande gau eta astelehen goizalde honetan uholdeak izango ote genituen. Arriskua argia zen. Igande arratsaldean maila horia igaro zuen Oriak Lasarteko neurketa estazioaren arabera eta goizaldean alerta maila laranja. Dirudienez ordea, ordurik zailenak igaro dira eta uholde txikiak baino ez dituzte eragin azken egunotako euri-jasek. Astelehen goiz honetako lehen orduan ateratako argazkiotan ikus dezakezuen moduan, errioa ur-emari izugarriarekin dator, leku gehienetan ohiko ertzen mugen barruan. Baina zenbait zonaldeetan, ohikoetan bere eguneroko bidetik harago erriberetan barneratu da. Hala gertatu da Txokoalde eta Aginaga inguruetan esaterako. Zubietan, Aliriko zubiaren inguruan ere errioa hazita zetorren. Azken orduotan ertzean zituen lur eremu batzuetan barneratu da Oria. Ohi bezala, prebentzioagatik udal langileek Txikierdi Zubietarekin lotzen duen bidea itxita izan dute, zabalik da berriz. Santuenean ere eutsi dio errioak, ertzean zituen lur eremu batzuk ukitu ditu baina arazo larririk eragin gabe.
Atertu duela dirudi ordea eta aipatu moduan, ordurik zailenak igaro direla dirudi. Horri esker ziurrenik ez da uholde handiagorik izan.