Hasiz Hazi beka deialdia
"Ebazpen honen xedea da Usurbilgo Udalaren diru-laguntzen oinarri erregulatzaileak ezartzea, norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean, jarduera proiektu bat duen ekintzaileari, Kabiene elkarteak duen elkarlan-gunearen egonaldi eta erabilera diruz ordaintzeko, beti ere berdintasun, ingurumen eta euskara arloko legeria kontuan izanik. Elkarlan gune hau, lanerako espazio bat ez ezik, baliabideak eta esperientziak partekatzeko leku bat izango da. Dirulaguntzaren onuradunek bertan lanean ari diren kideen esperientziatik ikasi ahal izango dute eta harreman-sare indartuago batekin ekin ahal izango diote lanari".
Bitan zatitu zuten deialdia. Maiatzaren 31ra arteko lehenengo fasean ez zen eskabiderik aurkeztu, iraila amaierara artekoan bai, guztira hiru. Usurbilgo Udalak astelehen honetako (azaroak 29) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez kaleratu duen iragarkian dituzue xehetasunak.
Lokal hutsetako negozio berrietarako
"Norgehiagoka erregimenean, 2021 urtean Usurbilen hutsik dauden merkataritza lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko" deialdia dugu honako hau. Hasierako gastuei aurre egiteko gehienez 5.500 euro proiektuko eskaintzen zuen Udalak; eta alokairu nahiz erosketa gastuei aurre egiteko laguntza 2 urtez (gehienez 300 euro hilero lehen urtean: gehienez 200 euro hilero bigarren urtean). Lehentasuna zuten zerbitzu berriek edota ixtear izan edo itxi berriak izan diren jarraipeneko proiektuek.
Hasiz Hazi izeneko beka deialdiaren kasuan bezala, bitan zatitu zuen Udalak laguntza lerro hau. Maiatzaren 31ra arteko epearen baitan ez zen eskabiderik aurkeztu, irailaren 30era bitartean aldiz eskaera bat. Usurbilgo Udalak astelehen honetako (azaroak 29) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean plazaratu ditu xehetasunak.