EROskopoa

Puntapaxeko sorginaren EROskopoa

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 1a, 10:13

Urteko azken EROskopoa iritsi berri zaigu. Ea Puntapaxeko sorginak asmatzen duen oraingoan!

ARIES

Aurtengo urtea ere gogorra izaten ari da, eta beldur zara seigarren olatuak gabonak izorratuko ote dizkizun. Hileko aholkua: Lasai egon, Olentzerok pandemian ere lan egiten du eta!

 

TAURUS

Urtea bukatzen ari da eta erronka berriei ekin nahi diezu. Hileko aholkua: Pentsatu al duzu noizbait Noaua!k antolatzen duen San Tomas azokako babarrun lehiaketan parte hartzea?

 

GEMINI

Iaz Durango Azokarik ez zen izan eta desiratzen zaude aurten bertara joateko txanda hartzeko. Hileko aholkua: Azokara joatea ondo dago, baina ez legoke gaizki urtean zehar ere herrian libururen bat erostea!

 

CANCER

Datorren urtea aurtengoa baino hobea izan dadin behar duzu. Hileko aholkua: Hasi zaitez mahatsekin entrenatzen, bestela jai duzu!

 

LEO

Zure bizitzari zentzua aurkitu nahi diozu, baina ez dakizu nora joan. Hileko aholkua: Une polita izan daiteke Noaua!ko bazkide egin eta proiektuan parte hartzeko.

VIRGO

Gabonak ez dituzu bereziki maite, baina desiratzen zaude oporrak hartzeko. Hileko aholkua: Ez zaitez izan Grinch bat izan eta utzi besteei gabonetako espirituaz gozatzen!

 

LIBRA

Mugikorrarekiko menpekotasun handiegia duzu eta hori ez da batere osasungarria zuretzat, komunera ere eramaten duzu eta. Hileko aholkua: Berriz hasi beharko duzu komuneko baldosak kontatzen eta xanpuaren etiketak irakurtzen.

 

SCORPIUS

Urduri zabaltza azken aldian eta ez zaizkizu komeni emozio indartsuak. Hileko aholkua: Abenduko portaleko bilerara EZ joan!

 

SAGITARIUS

Bigarren urtez pandemian ospatu beharko duzu zure urtebetetzea, eta triste zaude nahi zenukeen festa ezin duzulako antolatu. Hileko aholkua: Gaztaina erreen postuaren ondoan geratu zaitezkete ospatzeko.

 

CAPRICORNIUS

Lagun ezkutuaren kontua ez zaizu batere gustatzen, eta amorratuta zaude. Hileko aholkua: Galtzerdi batzuk oparitu behar dizkiozu? BENETAN? Ez daukazu barkaziorik!

 

AQUARIUS

Hilabete honetan maitasun kontuak aldeko izango dituzu eta prest egon beharko duzu zure bihotza irekitzeko. Hileko aholkua: Eskura izan bonboi kaxa bat, zer gera ere!

 

PISCIS

Abendua hasieratik gabonetako espiritua sartu da zure bizitzan. Girlandak, espumilloia, zuhaitza eta Olentzeroren iruditxoz bateta dago zure etxea. Hileko aholkua: Zergatik ez duzu zuzenean Olenzeroren delegazio bat jartzen?