Zubiaurrenea eta Errekatxiki kaleek bat egiten duten biribilgunera gerturatzen bazarate, ohi baino argiztatuagoa aurkituko duzue zonaldea. Herria pizten hasia da Hurbilago Elkartea. Azken urteotako etxolak jarri eta argiztatuak ditu. Herri merkataritza eta ostalaritzaren alde lanean diharduen bilguneak urte amaiera hau girotu nahi du beste urte batez, zenbait ekimen antolatzearekin batera.
Azaroaren 28an Udazkeneko Azoka antolatu ostean, urte amaiera eta herri merkataritza eta ostalaritza girotzen eta pizten segiko du Hurbilagok.