"Prezipitazio iraunkorragatik" abisu horian gara berriz eguerdiaz geroztik, bigarrenez aste honetan bertan. Ostegun eguerdiko 12:00ak arte hain zuzen. "24 ordutan 50-60 l/m² baino gehiago pilatzea Kantuari isurialdeko zenbait tokitan. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, oso ugaria izango da eta sarri egingo du. Egunaren amaieran trumoi-ekaitzak jo eta txingorra egin dezake", ohartarazi du Euskalmet meteorologia agentziak.
Giro honetan, datozen orduotan Usurbilen "goibel eta euritsu. Egunaren amaieran trumoi-ekaitza izan daiteke, txingorrarekin batera. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira". Ostegunean (abenduak 2), "Goibel egongo da eta euria ugari egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean; orduan trumoi-ekaitza izan daiteke, txingorrarekin batera. Ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira, maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira". Ostiralean ere giro euritsua izango dugu. "Goibel eta euritsu, batez ere egunaren lehenengo partean. Goizetik aurrera mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus