Koronabirusa

Beste 25 kasu azken hiru egunotan, 1410,91raino igo da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 2a, 12:45

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak aste hasieran argitaratu zuen azken txosten epidemiologikotik hiru egun baino ez dira igaro eta 25 covid19 kasu berri antzeman ditu Osasun Sailak Usurbilen. 1.299,94tik 1410,91raino igo da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia hiru egunotan. Eremu gorrian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Beste 25 covid19 kasu berri zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken hiru egunotan, azaroaren 29tik abenduaren 1era hain zuzen. Azaroaren 29an 5 kasu, hilaren 30ean beste 9 eta azken 24 orduotan beste 11. 

Azaroan guztira 108 kasu zenbatu dituzte udalerri honetan. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. 

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia gorantz doa etengabe. Azken hiru egunotan, 1.299,94tik 1410,91raino igo da. Eremu gorrian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.
Ekainak 20: 79,26.

Eremu berdean
Ekainak 21: 31,71.
Ekainak 22: 31,71.
Ekainak 23: 31,71.

Eremu horian
Ekainak 24: 79,26.
Ekainak 27: 126,82.
Ekainak 28: 110,97.
Ekainak 29: 110,97.
Ekainak 30: 110,97.
Uztailak 1: 110,97. 
Uztailak 4: 206,09.
Uztailak 5: 221,94.
Uztaliak 6: 253,65.
Uztailak 7: 269,50.
Uztailak 8: 221,94.
Uztailak 11: 221,94.
Uztailak 12: 237,79.
Uztailak 13: 237,79.
Uztailak 14: 237,79.
Uztailak 15: 253,65.
Uztailak 18: 174,38.
Uztailak 19: 174,38.
Uztailak 20: 142,68.
Uztailak 21: 158,53.
Uztailak 22: 237,79.
Uztailak 26: 253,65.
Uztailak 27: 237,79.
Uztailak 28: 253,65.

Eremu laranjan
Uztailak 29: 301,20.

Eremu horian
Uztailak 30: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 1: 317,06.
Abuztuak 2: 301,20.
Abuztuak 3: 317,06.
Abuztuak 4: 332,91.

Eremu horian
Abuztuak 5: 269,50.
Abuztuak 8: 269,50.
Abuztuak 9: 253,65.
Abuztuak 10: 253,65.
Abuztuak 11: 237,79.
Abuztuak 12: 269,50.
Abuztuak 15: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 16: 301,20.
Abuztuak 17: 317,06.

Eremu horian
Abuztuak 18: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 19: 317,06.

Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1410,91.

Buruntzaldea eremu gorrian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan koronabirusak 770,94ko intzidentzia du egun. Eremu gorrian da. Azken astean, 117 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 1748,07 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,51. Azken 7 egunetan 136 kasu). 
-Astigarraga: 1018,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 36 kasu). 
-Hernani: 1376,47 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,58. Azken 7 egunetan 154 kasu). 
-Lasarte-Oria: 598,58 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,61. Azken 7 egunetan 70 kasu).
-Urnieta: 692,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,02. Azken 7 egunetan 15 kasu). 
-Usurbil: 1410,91 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,31. Azken 7 egunetan 46 kasu).  

Gipuzkoa 966,33ko intzidentzia
Gipuzkoa eremu gorrian da baita. Azken 24 orduotan 966,33an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Ia udalerri guztiak eremu gorrian ditu, bakarra laranjan eta 11 berdean. Aipatzekoa da, lehen ez bezala, orain udalerri guztiak koloreztatuak ageri direla, lehen 5.000 biztanletik gorakoak soilik.

7.692 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 577,17koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 55 pertsona daude ZIU-n, 207 ospitaleratu. Positibotasuna %10,1ekoa da azken 24 orduotan.

Ikastetxeen egoerari dagokionez, EAE-ko 90 ikastetxeetako 205 ikasgela daude itxita. 2-18 urte arteko hezkuntza eskaintzen duten ikastetxeen 17.470 ikasgeletatik %1,17a. Ikastetxe guztiak zabalik dira momentuz. 

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.26koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19