Koronabirusa

Beste 24 covid19 kasu azken lau egunotan, 1.474,32an da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 6a, 12:28

Covid19 kasu berrien agerraldiek etenik ez Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan (abenduak 6) argitara emandako txosten epidemiologikoaren arabera, beste 24 kasu berri antzeman dituzte plazaratu zuten azken txostenetik hona udalerri honetan, abenduaren 2tik 5era alegia. Hilabete honetako lehen bost egunetan guztira 35 kasu berri detektatu ditu Osasun Sailak Usurbilen. Koxkatxo bat gora egin du berriz, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak. Abenduaren 1ean,  1410,91raino igoa zen, azken 24 orduotan, 1.474,32an da. Eremu gorrian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Azaroan guztira 108 covid19 kasu berri detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen eta ildo beretik ekin diogu abenduari. Hilabete honetako lehen bost egunetan soilik 35 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan, azaroa osoko herena jada. Azkeneko txosten epidemiologikoa abenduaren 2an kaleratu zuen Osasun Sailak. Bezperan, hilaren 1ean 11 kasu zenbatuak zituzten Usurbilen, biharamunean beste hainbeste, beste 11. Asteburuan zehar beste 13; 6 abenduaren 3an, 7 hilaren 4an eta azaroaren 15az geroztik lehen aldiz, kasu berririk ez azken 24 orduotan.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentziak beste koxkatxo bat gorantz egin du. Azken hiru egunotan, 1410,91tik (abenduaren 1ean) 1.474,32raino azken 24 orduotan. Eremu gorrian egoten jarraitzen du udalerri honek.

Azaroan guztira 108 kasu zenbatu dituzte udalerri honetan. Urria osoan 12 antzeman zituzten. 10 kasurekin agurtu genuen iraila. Udako datuekin zer ikusirik ez. 56 izan ziren abuztuan, uztaileko bikoitza (26). Ekaina osoan 16. Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan.


Kasu berriak
Irailak 1: 3.
Irailak 2: 0.
Irailak 3: 0.
Irailak 4: 1. 
Irailak 5: 1.
Irailak 6: 0.
Irailak 7: 0.
Irailak 8: 0.
Irailak 9: 0.
Irailak 10: 0.
Irailak 11: 0.
Irailak 12: 1.
Irailak 13: 0.
Irailak 14: 2.
Irailak 15: 1.
Irailak 16: 0.
Irailak 17: 0.
Irailak 18: 0.
Irailak 19: 0.
Irailak 20: 0.
Irailak 21: 1.
Irailak 22: 0.
Irailak 23: 0.
Irailak 24: 0.
Irailak 25: 0.
Irailak 26: 0.
Irailak 27: 0.
Irailak 28: 0.
Irailak 29: 0.
Irailak 30: 0.
Urriak 1: 0.
Urriak 2: 0.
Urriak 3: 0.
Urriak 4: 1.
Urriak 5: 2.
Urriak 6: 0.
Urriak 7: 0.
Urriak 8: 0.
Urriak 9: 0.
Urriak 10: 0.
Urriak 11: 0.
Urriak 12: 0.
Urriak 13: 0.
Urriak 14: 0.
Urriak 15: 0.
Urriak 16: 0.
Urriak 17: 0.
Urriak 18: 0.
Urriak 19: 0.
Urriak 20: 1.
Urriak 21: 1.
Urriak 22: 2.
Urriak 23: 0.
Urriak 24: 1.
Urriak 25: 1.
Urriak 26: 0.
Urriak 27: 0.
Urriak 28: 1.
Urriak 29: 2.
Urriak 30: 0.
Urriak 31: 0.
Azaroak 1: 0.
Azaroak 2: 0.
Azaroak 3: 0.
Azaroak 4: 3.
Azaroak 5: 0.
Azaroak 6: 0.
Azaroak 7: 0.
Azaroak 8: 0.
Azaroak 9: 0.
Azaroak 10: 2.
Azaroak 11: 1.
Azaroak 12: 3.
Azaroak 13: 3.
Azaroak 14: 0.
Azaroak 15: 0.
Azaroak 16: 4.
Azaroak 17: 14.
Azaroak 18: 7.
Azaroak 19: 3.
Azaroak 20: 7.
Azaroak 21: 3.
Azaroak 22: 6.
Azaroak 23: 10.
Azaroak 24: 7.
Azaroak 25: 8.
Azaroak 26: 7.
Azaroak 27: 2.
Azaroak 28: 4.
Azaroak 29: 5.
Azaroak 30: 9.
Abenduak 1: 11.
Abenduak 2: 11.
Abenduak 3: 6.
Abenduak 4: 7.
Abenduak 5: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.
Ekainak 20: 79,26.

Eremu berdean
Ekainak 21: 31,71.
Ekainak 22: 31,71.
Ekainak 23: 31,71.

Eremu horian
Ekainak 24: 79,26.
Ekainak 27: 126,82.
Ekainak 28: 110,97.
Ekainak 29: 110,97.
Ekainak 30: 110,97.
Uztailak 1: 110,97. 
Uztailak 4: 206,09.
Uztailak 5: 221,94.
Uztaliak 6: 253,65.
Uztailak 7: 269,50.
Uztailak 8: 221,94.
Uztailak 11: 221,94.
Uztailak 12: 237,79.
Uztailak 13: 237,79.
Uztailak 14: 237,79.
Uztailak 15: 253,65.
Uztailak 18: 174,38.
Uztailak 19: 174,38.
Uztailak 20: 142,68.
Uztailak 21: 158,53.
Uztailak 22: 237,79.
Uztailak 26: 253,65.
Uztailak 27: 237,79.
Uztailak 28: 253,65.

Eremu laranjan
Uztailak 29: 301,20.

Eremu horian
Uztailak 30: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 1: 317,06.
Abuztuak 2: 301,20.
Abuztuak 3: 317,06.
Abuztuak 4: 332,91.

Eremu horian
Abuztuak 5: 269,50.
Abuztuak 8: 269,50.
Abuztuak 9: 253,65.
Abuztuak 10: 253,65.
Abuztuak 11: 237,79.
Abuztuak 12: 269,50.
Abuztuak 15: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 16: 301,20.
Abuztuak 17: 317,06.

Eremu horian
Abuztuak 18: 285,35.

Eremu laranjan
Abuztuak 19: 317,06.

Eremu gorrian
Abuztuak 22: 428,03.
Abuztuak 23: 539,00.
Abuztuak 24: 554,85.
Abuztuak 25: 602,41.
Abuztuak 26: 570,70.
Abuztuak 29: 554,85.
Abuztuak 30: 539,00.
Abuztuak 31: 539,00.
Irailak 1: 570,70.
Irailak 2: 523,15.

Eremu laranjan
Irailak 5: 380,47.

Eremu horian
Irailak 6: 269,50.
Iraiilak 7: 237,79.
Irailak 8: 158,53.
Irailak 9: 158,53.
Irailak 12: 126,82.
Irailak 13: 126,82.
Irailak 14: 126,82.
Irailak 15: 95,12.
Irailak 16: 95,12.
Irailak 19: 63,41.
Irailak 20: 63,41.
Irailak 21: 79,26.
Irailak 22: 79,26.
Irailak 23: 79,26.
Irailak 26: 63,41.
Irailak 27: 63,41.

Eremu berdean
Irailak 28: 31,71.
Irailak 29: 15,85.
Irailak 30: 15,85.
Urriak 3: 15,85.
Urriak 4: 31,71.
Urriak 5: 47,56.
Urriak 6: 47,56.
Urriak 7: 47,56.
Urriak 10: 47,56.
Urriak 11: 47,56.
Urriak 12: 47,56.
Urriak 13: 47,56.
Urriak 14: 47,56.
Urriak 15: 47,56.
Urriak 16: 47,56.
Urriak 17: 47,56.

Eremu horian
Urriak 24: 79,26.
Urriak 31: 142,68.
Azaroak 7: 110,97.
Azaroak 14: 190,23.

Eremu gorrian
Azaroak 17: 475,59.
Azaroak 21: 745,09.
Azaroak 24: 1078,00.
Azaroak 28: 1.299,94.
Abenduak 1: 1.410,91.
Abenduak 5: 1.474,32.

Buruntzaldea eremu gorrian
Lasarte-Usurbil osasun eremuan lau eguneko tartean 770,94tik 940,17raino igo da intzidentzia. Eremu gorrian da. Azken astean, 142 kasu berri antzeman dituzte zonalde honetan. Buruntzaldea osoa ere eremu gorrian da:
-Andoain: 1621,30 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,96. Azken 7 egunetan 96 kasu). 
-Astigarraga: 1078,81 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 41 kasu). 
-Hernani: 1634,86 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,34. Azken 7 egunetan 172 kasu). 
-Lasarte-Oria: 803,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,66. Azken 7 egunetan 94 kasu).
-Urnieta: 821,39 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,11. Azken 7 egunetan 25 kasu). 
-Usurbil: 1474,32 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,13. Azken 7 egunetan 49 kasu).  

Gipuzkoak milatik gorako intzidentzia
Gipuzkoa eremu gorrian da baita. Azken 24 orduotan 1177,17an da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Azken 7 egunotan 4.921 kasu berri zenbatu dituzte udalerri honetan. Ia udalerri guztiak eremu gorrian ditu, 7 soilik berdean. Aipatzekoa da, lehen ez bezala, orain udalerri guztiak koloreztatuak ageri direla, lehen 5.000 biztanletik gorakoak soilik.

9.608 kasu detektatu ditu aste osoan EAE-n. 724,78koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia. 70 pertsona daude ZIU-n, 266 ospitaleratu. Azken 7 egunotan 19 pertsona hil dira. Positibotasuna %13,6koa da azken 24 orduotan.

Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.23koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19