San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetarako izen ematea irekitzear

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 6a, 09:17

Ostegunean (abenduak 9) zabalduko du NOAUA! Kultur Elkarteak abenduaren 19ko San Tomas Azokarako babarrun eta sagardo lehiaketan izen emateko epea.

Hemen dituzue txapelketa hauetan parte hartzeko kontuan hartu beharreko xehetasunak. Hiru izen emate egun finkatu ditugu, abenduaren 9a, 10a eta 13a.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Abenduaren 9, 10 eta 13 NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: 8:00-13:00/16:30-18:30. 

Sagardo lehiaketa
Sagardoa etxean egiten duten usurbildarrek parte hartu ahal izango dute. Sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Sagardo/babarrun txapelketen sariak
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
3. saria: 50 euro.

Informazio gehiago:
943 360 321
NOAUA! K.E.-ren egoitza