Azken asteotan bezala ostegun honetan ere ez da giro. Abenduaren bederatzigarren honetan ere euria barra-barra, baino aurreko egunotan baino indar gehiagoz. Alerta laranjan gara "prezipitazio iraunkorragatik". Eta datozen orduotan are gehiago bota dezake. Eta euritan botatakoa nabari du errioak. Arratsaldeko 14:30ak pasatxoan maila horira heldu da eta 18:00ak pasatxoan maila laranjara. Ikusi Euskalmet meteorologia agentziak helarazitako azken datuak; Lasarte-Oriako estaziokoak. Berde koloreko marrak erakusten du Oriak azken orduotan izandako gorakada.
Santuenean edota Zubietan oso hazita zetorren errioa ostegun iluntze honetan.
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus




