Zumarte Musika Eskolako kontzertuak datozen bi asteetan

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 10a, 13:51

Zumarte Musika Eskolak kontzertuak aurreikusi ditu datozen bi asteetarako. Santa Zezili ospatzeko egitekoak zituzten kontzertuak bertan behera utzi behar izan zituzten, baina gabonetarako aurreikusitakoekin aurrera jarraitzen dute.

Abenduaren 15ean, asteazkenez, 18:30etan hasita Sutegiko auditorioan kontzertua eskainiko dute ikasleek. Gonbidapen bidez baino ezin izango da bertaratu, edukiera neurriak bete behar dira eta. Astelehen goizean 10:00etatik aurrera usurbilkultura.eus webgunean egin beharko da erreserba. Edukiera mugatua da eta musukoa derrigorrezkoa.

 

Hurrengo egunean, abenduaren 16an, 18:30etan, talde instrumentala eta triki-pandero taldeek kalejira egingo dute herrian zehar. Gabonak ate-joka direla, abenduaren 22an, asteazkenean, Zumarteko Abesbatza guztiak elkartuko dira Salbatore Elizan kontzertua eskaintzeko. Ordu berean izango da ekitaldi hori ere. Edukiera mugatua izango da kasu honetan ere, eta musukoa derrigorrezkoa izango da.