Sinaduran izan dira Iosu Esnaola Atxega, Orio Arraunketa Elkarteko presidentea, eta Leyre Lobato Elosegui, merkataritza-guneko gerentea. Azken honek azpimarratu duenez, "testuinguruak zailtasunak dituen arren, argi dago arraunaren aldeko apustua egiten jarraitzeko unea dela, eta oso pozik geratu gara 2021. denboraldiko azken emaitzarekin. Ez bakarrik kirolean, baita inguruko guztiari dagokionez ere".
Iosu Esnaola oso pozik agertu da lortutako lankidetza-akordioarekin. Akordio horren arabera, emakumezkoen traineruak Urbilen logotipoa eramango du bere traineruan eta hainbat ekintza egingo dituzte elkarrekin denboraldian zehar. Lankidetza honen bidez, Urbilek Origen-Jatorria proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi du. Oraingo honetan tokiko kirola babestuz, NBE-ren Garapen Jasangarriko Helburuak babesteko konpromisoa indartzeko.