Turismo eredu berriaren aurkezpena larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 10a, 09:38

Herri eragileekin eginiko saioetan oinarrituta, turismo eredu berri bat landu du Jon Maiak Usurbilgo Udalaren eskariz. Larunbatean (abenduak 11) aurkeztuko dute 12:00etan Sutegin.

Usurbilgo Udalaren eskariz, udalerri honetarako turismo eredu propioa garatzeko proiektua landu du Jon Maia bertsolariak. Orain arte egindako lanketaren emaitza aurkeztuko dute abenduaren 11n larunbata, 12:00etan Sutegiko auditorioan.

Ekitaldirako izena aurrez bideratu ahalko da usurbilkultura.eus plataforma bidez. Egitasmorako 40 saio inguru egin ditu Maiak hainbat herri eragilerekin. Usurbilgo sorreraren 650. urtemugarekin lotura estua du. “650 urte eta gero, herri hau horrelakoa da: nolakoa izatea nahi dugu aurrerantzean?”. Onuradunak herritarrak eta herria bera izatea da, “Usurbilen neurrira egindako planaren helburuetako bat”. Turismo eredu propioa eta Usurbilen biziberritzerako oinarriak ezarri nahi ditu Udalak.