Irudi ikusgarriak ekarri dituzte azken orduotako uholdeek

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 10a, 11:41

Udalerri hau zeharkatzen duen Oria ibaia dugu arreta gune nagusia azken orduotan. Errioa eta errio ertzak, goitik behera botatako euri-jasa amaigabeak ezin izan baititu irentsi ibaiak. Eta urak bere bidea hartu du, ahal zuen tokitik. Erriberak hartu ditu gehienbat, etxe atari batzuetan ere sartu da. Irudi ikusgarriak utzi dizkigute azken orduotako uholdeek.