Joseba Irazoki eta lagunen kontzertua igandean

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 11a, 08:01

"3" izeneko disko berria aurkeztuko dute Haraneko musikariek antolaturiko kontzertuan.

Musikaz giroturiko arratsalde pasa igande honetan, abenduaren 12an Sutegin. Joseba Irazoki eta lagunen kontzertua iragarri dute iluntzeko 19:00etan kultur-etxeko auditorioan. Haraneko musikariek antolaturiko hitzorduan "3" izeneko diskoa aurkeztuko dute. "Era anitzean ulertutako rock moldeko kantu eta soinu bereziak" eskaintzekoak dira. Kanta guztiak eta moldaketak Irazokirenak dira. Taldea kideok osatzen dute:
Felix Buff / Bateria, sintetizadoreak
Jaime Nieto / Baxua
Ibai Gogortza / Gitarra
Joseba Irazoki / Ahotsa, gitarra, sintetizadoreak eta zaratak

Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira 10 euroren truke kultur-etxean bertan.