Ordu zailenak igaro direla dirudi. Errioko ur-emaria gutxitzen pixkanaka, azken orduotako uholdeen arrastoa begi bistan. Euria ari du oraindik, ez du atertu, baina Euskalmet meteorologia agentziaren arabera indarra galtzen joango dira prezipitazioak. Horren islada argia da, ostegun goizeko 9:00etatik azken bi egunotan euriagatik indarrean izan dugun alerta laranja ezabatu dutela jada. Abisu horian gara orain "prezipitazio iraunkorragatik", Euskalmet-ek ohartarazi duenez, "ibaien maila altua delako arro batzuetan eta hala segiko dugu gauerdira arte". Eguna amaitu bitartean, "10-20 l/m² inguru pilatu daitezke".
Larunbat honetan Usurbilen, "zerua oso hodeitsu egongo da. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da ipar-mendebala nagusituz, bolada gogorrekin, bereziki goizean. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Eta bihar, igandea, azkenean eguzkia. "Zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin goizaldean; goizean hodeiak gutxitu egingo dira eta arratsaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da, goi-hodei batzuekin. Goizaldean prezipitazio txikia egin dezake. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean eki-osagaikoa nagusituko da. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira, baliteke azken orduetan neurtzea. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira".
Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus
Maila laranjaren azpitik
Errioak aipatu moduan nabarmen egin du beherantz. Horren adibide argia dugu Euskalmet-en ondoko grafikoa, Lasarten kokatua duten estazioko datuekin. Ostiral arratsaldean maila horira jaitsi ostean, maila laranjara igo da berriz errioa goizaldean eta goizeko lehen orduan berriz beheranzko bideari ekin dio Oriak eta maila horian da orain.