Azaroaren 23an eta 25ean ospatzekoak zituen Zumarte Musika Eskolak Santa Zeziliren omeneko ospakizunak; aurtengoan estreinakoz bi egun ezberdinetan, kalejira eta Sutegiko kontzertua. Egun haietan izandako covid19ari lotutako kasuen gorakadagatik eta eguraldiagatik atzeratzea erabaki zituzten ordea. Aste honetarako iragarri dituzte hitzorduok.
Adi, Sutegiko kontzerturako gonbidapena usurbilkultura.eus plataforma bidez eskura daiteke. Kontuan izan, edukiera mugatua izango du aretoak.
SANTA ZEZILIREN OMENEZ
Abenduak 15, asteazkena
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Sutegiko auditorioan. Parte hartzaileak: musika talde instrumentalak eta abesbatzak. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman.
Abenduak 16, osteguna
18:30 Zumartekoen kalejira musika eskola paretik. Talde instrumentalak eta triki-pandero taldeek parte hartuko dute.
Abenduak 22, asteazkena
18:30 Abesbatzen emanaldia Salbatore Parrokian.
Informazio gehiago: zumarte.eus
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.