"Sagarraren erabilera sukaldean" izeneko tailerra antolatu du Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak asteazken hoentarako, abenduak 15, arratsaldeko 18:30etan Aitzaga Elkartean, "Dani Lasa sukaldariarekin, Mugaritz jatetxeko ikerketa arduradun ohia". Sarrera doakoa izango da.
Euskal Herriko 4. Egurrezko Sagardo Lehiaketa
Horrekin batera .2 Sagar Muztio Lehiaketa ere ospatuko da. Biak ala biak igande honetako, abenduak 19, San Tomas Azokan. Azoka amaieran ospatuko da sari banaketa. "Euskal Herriko sagardogile edo muztioegilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoek bezala etxerako egiten duenak ere". Hiru sari banatuko dituzte:
-1. saria: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 800 euro eta sariaren ziurtagiria.
-2. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 250 euroko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta sariaren ziurtagiria.
-3. saria: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 100 euroko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta sariaren ziurtagiria.
Antolatzailea: Sagardoaren Unibertsitatea.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Bizi Sagardoa.