Antzezlan eta azoken asteburua datorkigu

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 15a, 08:11

Santuenean azoka solidarioa iragarri dute, Kaxkoan NOAUA! K.E.-k San Tomas Azoka. "Botadun katua" eta "Album" antzezlanak aldiz, Aginagan eta Usurbilen hurrenez hurren.

ABENDUAK 18, LARUNBATA
16:00 Gabonetako azoka txikia eta bazar solidarioa Santueneako Gure Elkartea jubilatuen eta auzo elkartearen ataria. 
Zehaztasunak: "Postuak jarriko dira. Postu horietan auzoko nahiz herriko artisauek egindako eskulanak salgai jartzeko aukera izango dute. Auzoko dendariek ere aukera dute produktuek kalera ateratzeko. Gainera, gaztainak, parrilla... egongo dira. Horretaz gain bazar solidarioa jarriko dugu, liburuak, arropa, bitxikeriak, jostailuak... denetarik egongo da".
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

18:30
Gabonetako zuhaitza piztea Santuenean Dj Mendiren gabonetako musikaz girotua.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

18:00 Antzerkia Aginagako Eliza Zaharrean: "Botadun katua".
Zehaztasunak: "Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umeetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimena eta kemena piztuko ditu. Amonak dioen moduan, ezina ekinez egina! Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa. Kantu eta dantzaz betetako antzezlan komikoa da Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko".
Sarrera: 3 eurotan Arrate tabernan.
Antolatzailea: Antxomolantxa.


ABENDUAK 19, IGANDEA
San Tomas Azokan frontoian:
10:30 Euskal Herriko 4. egurrezko sagardoaren lehiaketa/Euskal Herriko 2. sagar muztio lehiaketa.
11:00 Usurbilgo babarrun eta sagardo lehiaketa.
12:00 Ixabel Agirresaroberekin umeentzako ipuin kontaketa.
13:30 Sari banaketa.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Usurbilgo Alkartasuna Kooperatiba.

 

17:00 Txokolate-jana Askatasuna Plazan. Neguko oporren aurreko txokolate-jana- Hitz Ahoren eskutik.
18:00 "Album" antzezlana, Sutegiko auditoriumean.
Zehaztasunak: "Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da".
Izen ematea: 5 euro, usurbillkultura.eus plataforman.
Edukiera: 93 lagun.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Hitz Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea.